NOLA SORTZEN DIRA MENDIKATEAK?
MUGIMENDU OROGENIKOAK EDO MENDISORTZEAK
Menditan nabari denez, postura guztietan aurkitzen dira geruzak: batzuk isurika, besteak zutik, besteak tolestaturik. Eta hala ere, sortzerakoan horizontalean eratu ziren guztiak. Baina gero bultzada orogeniakoen ondorioz, alboko indarren menpez, batzuk tolestatu, beste batzuk dislokatu, geruzak hautsiz, mendikateak eratu egiten dira .
Geotektonika da fenomeno hauek aztertzen dituen geologi atala.
Tolestura eta failak dira gertatzen diren fenomenoak.
Tolesturak: mendikateen zimurtze eta bihurtzeak dira.
Faila: geruza bat hautsi eta bietako alde batera erortzen denean sortzen da. Askotan faila bat baino gehiago egiten dira eta orduan sakana tektoniko eta pilare tektonikoak eratzen dituzte.
Geruzak, bata bestearen gainean sortu ziren. Batere nahasi gabe aurkitzen badira, konkordantzian daudela esaten da. Baina batzuk sortu ondoren mendi berriak sortzen badira, geruza mugitu eta higatu egiten da, horien gainean beste geruza berriago batzuk eratuz eta diskordantzia sortuz.



Zabaldu
del.icio.us