Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Lurrikarak eta sumendiak

ZERGATIK ARI DA ALDATZEN LURRAZALA? (BARNE ERAGILEAK)

eiiz 06/06/2008 @ 12:41

         Kanpo eragileez gain, badira lurrazala aldarazten duten beste eragile batzuk, barne eragileak hain zuzen. Hauen ondorioz sortzen dira lurrikarak eta sumendiak.

      Sismografia izeneko zientziak lurrikarak aztertzen ditu eta bolkanologiak sumendiak.

LURRIKARAK

      Lurraren barneko energiak astintzen du lurrazala. Lurraren barneko eneria horrek harrokak trinkotzeko edo tinkatzeko indarrak sortzen ditu eta indar horiek eragindako esfortzuak pilatzen joaten dira. Indar gehiegi dagoenez harrokak pitzatu egiten dira eta pitzadura hauek sortzean lurrikarak gertatzen dira. Beraz, lurrakaren eragileak elkarren aurka dauden lurrazaleko bi zatiek eragindako mugimenduen ondorioak dira.  

      Lurrikaretan bi punto ezberdin nabarmentzen dira. Hipozentroa eta epizentroa.

     Hipozentroa: lurraren barnean harroken haustura, faila edo mugimendua sortzen den puntua da.

       Epizentroa: hipozentrotik lurrazalera abiatu eta gertuen dagoen uneari deritzo.

       Richter -en eskalaren arabera neurtzen da lurrikaren intentsitatea.


 

SUMENDIAK

       Litosferaren presioa eta tenperatura handiaren eraginpean egoten dira bertako arrokak. Presio eta tenperatura horren ondorioz, arrokak fluido bihurtzen dira, urtu egiten dira, masa gori eta beroa osatuz. Horrela sumendietatik irteten den sustantzia sortzen da; magma.

      Presioaren eraginez, magma horrek gora egiten du, inguruko arrokak pitzatuz eta zartatuz. Kasu batzuetan magma ez da lurrazalera irteten. Magmazko poltsa bat osatzen du, ganbera magmatikoa izenekoa. Ganbera magmatikoan dagoen magmak aldaketa fisikoak eta kimikoak jasan ditzakete. Tenperatura jaitsi eta magma hoztean, hainbat mineralez osatutako arroka magmatikoak eratzen dira.

     Bestalde, hoztu ez den magma lurrazalera iristeko bidea aurkitzen duenean, sumendiaren erupzioa gertatzen da. Beraz, sumendiak gai magmatiko bero beroak isurtzen ditu kanpora.

      Honako atalak aurki daitezke sumendietan:

     KONO NAGUSIA: Sumendiak jaurtikitako gai solidoz osatutako kono edo mendia.

   TXIMINIA: Magmak arroka arteko arrakala eta pitzaduretatik lurrazalerantz daraman bidea.

    KRATERRA: Gai magmatikoak kanporatzen dituzten aho edo zuloak. Kono nagusian dagoenari krater nagusia deitzen zaio.

 

sumendi baten atalak