Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ONDORIOAK

eiiz — 2008-06-17 GTM 1 @ 09:15 Tagak:

Lana ez zaigu zaila egin eta ondo pasatu dugu lan hau burutzen. Beste alde batetik, blogak egiten ikasi dugu eta aldi berean, besteen blogak ikusteko aukera izan dugu. Gainera, youtuben bideok ikusten gauza berriak ikasi ditugu.

Laburbilduz, lan hau egiten ondo pasatu dugu, eta horrelako proiektu gehiago egin beharko genituzkeela iruditzen zaigu, klasea emateko beste modu bat bait da.

BIBLIOGRAFIA

eiiz — 2008-06-17 GTM 1 @ 09:11 Tagak:

- www.zientzia.net

- www.google.es

- www.wikipedia.com

- www.youtube.com

NOLA GERTATZEN DIRA TSUNAMIAK?

eiiz — 2008-06-17 GTM 1 @ 09:03 Tagak:

 Tsunamia olatu edo olatu talde bat da, itsasoko ur kopuru handia bertikalki eta laster desplazatzen denean sortua. Fenomeno natural hau lurgaineko zein itsaspeko lurrikara, luizi, sumendi erupzio zein meteorito handien talka batek sortua izan daiteke. Itsaspeko eztanda atomikoek ere sortu omen ditzakete. Horregatik, nahiz eta olatu erraldoi itxura izan, ez dira egiazko olatuak, hauek haizeak eragindakoak baitira.






Hitza japonieraz da: portu  eta uhin edo olatu . Hitza guztiz euskaratu da, ohiko forma hartuz: tsunami bat, tsunamia, tsunamiak (ahoskatu, askotan, txunami diogu, nahiz eta zuzenagoa-edo tzunami izan). Japoniako arrantzaleek sortu zuten hitza, noizean behin portura itzultzean kaiko inguruak urak suntsituta aurkitzean, nahiz eta haiek olatu bakar bat ere ez nabaritu itsasoan zeudenean. Tsunamiek uhin garaiera (anplitude) txikia dute itsaso barruan eta uhin luzera handia (maiz ehunka kilometro luze), horregatik nabarigaitzak suertatzen dira itsasoan, pasatzen den konkortxo samur bat bezala agertuz.

Fenomeno hau sarrien pairatzen duen eskualdea Ozeano Bareko kostak dira, bertan kokaturik baitago “suzko lerroa” edo aktibitate sismiko handien duen bi plaka tektonikoen talka lerroa, batez ere Asiako ekialdea.

Garrantzitsua da jakitea ez dela nagusiki tsunamiaren garaiera suntsitzaile egiten duena, baizik-eta ur mailaren igoeraren iraupena eta honek desplazatutako ur kopurua: hainbat metro garaierako olatuak, agian hamar metro ingurukoak, sarri agertzen badira ere Ozeano Bareko kostetan, ez dute nahiko ur eramaten lur barnera sartzeko haina. Kontrakoa, olatuak bi metro eskas izanik ere, ur kopuru handia badu, suntsitzailea izan daiteke oso, ehunka metro lur barnera sartuz leku laua eta oztopo naturalik gabea bada. Hori bera gertatu zen Indonesiako Banda Aceh estatuan 2005eko abenduan, itsasoa hainbat kilometro sartu zelarik.


 

Nola sortzen dira tsunamiak?






Edozein fenomenok eragin dezake tsunamia, ur kopuru handi bat laster desplazatzen badu: lurgaineko zein itsaspeko lurrikarak, luiziak, sumendi erupzioak zein meteorito handien talkak. Hala ere, lurrikarek sortzen dituzte tsunami kopuruaren %90a (tsunami tektoniko deritzatenak). Tsunami bat sortzeko txikiegia den lurrikara batek itsaspeko luizi handi bat sortu dezake, eta honek tsunamia.

Itsaspeko plaka ozeanikoa bortizki igotzen edo jaisten bada, plaka tektonikoen talka dela eta, gainean duen ur masa desplazatzen du. Grabitatearen eraginez, ur masa handi honek oreka bilatzen du eta alboetara hedatzen da, putzuan botatako harri koxkorrak bezala. Lurrikara eragile hauek batez ere sortzen dira plaka ozeaniko bat plaka kontinental baten azpian irristatzen denean, subdukzio izeneko prozesuan. Ur desplazamendua hurbildik hurbilera lekualdatzen da eta uhin luzera handiko (askotan ehunka kilometro luze) eta periodo handiko (hamarka minutu) mugimendua sortzen.

Itsaspeko luiziak pentsa baino ur kopuru handiagoa desplazatu dezakete, tsunamia sortzeraino. Sumendi erupzioek eta meteorito talkek sortutakoak bezala energia kontzentrazio erraldoia izatea iritsi daitezke, baina lurrikarek sortutakoak baino lasterrago sakabanatzen dira, urrutiko kostetara iritsi gabe. Hala ere, iturburutik gertu talka-uhin erraldoiak (solitoiak) altxa ditzakete, Lituya Badiako (Alaska) megatsunamia bezala, zeinek 50–150 metro inguruko olatua sortu baitzuen, inguruko 524 metroko mendietara iritsi zelarik.


 

Adibidea:

2004 - Indiako Ozeanoko Tsunamia

 Sakontzeko, irakurri: 2004ko Indiako Ozeanoko lurrikara

2004ko tsunamia
2004ko tsunamia

2004ko abenduaren 26an Indonesiako mendebaldean dagoen Banda Aceh estatutik kilometro batzuetara epizentroa zuen 9,2 Richter eskalako lurrikarak sortua. 320.000 hildako (210.000 Indonesian bakarrik). Ozeano Indioko kosta guztietan pairatu zuten: Indonesian, Malaysia, Tailandia, Bangladesh, India, Sri Lanka, Somalia, Kenia, Tanzania. Ozeano Barean ez bezala, Ozeano Indioko herrialdeek ez zuten tsunami alerta zerbitzu garaturik.

 

NOLA SORTZEN DIRA MENDIKATEAK?

eiiz — 2008-06-10 GTM 1 @ 09:22 Tagak:

 MUGIMENDU OROGENIKOAK EDO MENDISORTZEAK

Menditan nabari denez, postura guztietan aurkitzen dira geruzak: batzuk isurika, besteak zutik, besteak tolestaturik. Eta hala ere, sortzerakoan horizontalean eratu ziren guztiak. Baina gero bultzada orogeniakoen ondorioz, alboko indarren menpez, batzuk tolestatu, beste  batzuk dislokatu, geruzak hautsiz, mendikateak eratu  egiten dira .

Geotektonika da fenomeno hauek aztertzen dituen geologi atala.
Tolestura eta failak dira gertatzen diren fenomenoak.

Tolesturak: mendikateen zimurtze eta bihurtzeak dira.

Faila:  geruza bat hautsi eta bietako alde batera erortzen denean sortzen da. Askotan faila bat baino gehiago egiten dira eta orduan sakana tektoniko eta pilare tektonikoak eratzen dituzte.

Geruzak, bata bestearen gainean sortu ziren. Batere nahasi gabe aurkitzen badira, konkordantzian daudela esaten da. Baina batzuk sortu ondoren mendi berriak sortzen  badira, geruza mugitu eta higatu egiten da, horien gainean beste geruza berriago batzuk eratuz eta diskordantzia sortuz.

ZERGATIK ARI DA ALDATZEN LURRAZALA? (BARNE ERAGILEAK)

eiiz — 2008-06-06 GTM 1 @ 12:41 Tagak:

         Kanpo eragileez gain, badira lurrazala aldarazten duten beste eragile batzuk, barne eragileak hain zuzen. Hauen ondorioz sortzen dira lurrikarak eta sumendiak.

      Sismografia izeneko zientziak lurrikarak aztertzen ditu eta bolkanologiak sumendiak.

LURRIKARAK

      Lurraren barneko energiak astintzen du lurrazala. Lurraren barneko eneria horrek harrokak trinkotzeko edo tinkatzeko indarrak sortzen ditu eta indar horiek eragindako esfortzuak pilatzen joaten dira. Indar gehiegi dagoenez harrokak pitzatu egiten dira eta pitzadura hauek sortzean lurrikarak gertatzen dira. Beraz, lurrakaren eragileak elkarren aurka dauden lurrazaleko bi zatiek eragindako mugimenduen ondorioak dira.  

      Lurrikaretan bi punto ezberdin nabarmentzen dira. Hipozentroa eta epizentroa.

     Hipozentroa: lurraren barnean harroken haustura, faila edo mugimendua sortzen den puntua da.

       Epizentroa: hipozentrotik lurrazalera abiatu eta gertuen dagoen uneari deritzo.

       Richter -en eskalaren arabera neurtzen da lurrikaren intentsitatea.


 

SUMENDIAK

       Litosferaren presioa eta tenperatura handiaren eraginpean egoten dira bertako arrokak. Presio eta tenperatura horren ondorioz, arrokak fluido bihurtzen dira, urtu egiten dira, masa gori eta beroa osatuz. Horrela sumendietatik irteten den sustantzia sortzen da; magma.

      Presioaren eraginez, magma horrek gora egiten du, inguruko arrokak pitzatuz eta zartatuz. Kasu batzuetan magma ez da lurrazalera irteten. Magmazko poltsa bat osatzen du, ganbera magmatikoa izenekoa. Ganbera magmatikoan dagoen magmak aldaketa fisikoak eta kimikoak jasan ditzakete. Tenperatura jaitsi eta magma hoztean, hainbat mineralez osatutako arroka magmatikoak eratzen dira.

     Bestalde, hoztu ez den magma lurrazalera iristeko bidea aurkitzen duenean, sumendiaren erupzioa gertatzen da. Beraz, sumendiak gai magmatiko bero beroak isurtzen ditu kanpora.

      Honako atalak aurki daitezke sumendietan:

     KONO NAGUSIA: Sumendiak jaurtikitako gai solidoz osatutako kono edo mendia.

   TXIMINIA: Magmak arroka arteko arrakala eta pitzaduretatik lurrazalerantz daraman bidea.

    KRATERRA: Gai magmatikoak kanporatzen dituzten aho edo zuloak. Kono nagusian dagoenari krater nagusia deitzen zaio.

 

sumendi baten atalak

ZERGATIK ARI DA ALDATZEN LURRAZALA?

eiiz — 2008-06-05 GTM 1 @ 09:25 Tagak:

   Lurrazalaren itxura kanpo eta barneko eragile batzuk aldarazten dute. Aldaketa hauek ez dira denbora labur batean gertatzen, urte askotako prozesu luze baten ondorioz baizik. Hiru atal naguasi bereizten dira:

   -METEORIZAZIOA: Harriek atomosferarekin kontaktuan daudenean jasaten duten aldaketa-multzoari deitzen diogu. Tenperatura- aldaketek zartatu egiten dute harria, zirrikituetatik ura izoztu eta bere bolumena handitzen dutelarik. Ziri-lana egiten du eta hauek birrindu egin daitezke denborarekin.

   -HIGIDURA: Kanpo eragile geologiko batzuk lurrazala zartatu ondoren materialak birrintzen dituzte eta haizearekin beste non baitera garraiatzen dute. Fenomeno honi higidura deitzen zaio.

   -GARRAIOA ETA SEDIMENTAZIOA: mendietatik higatu eta eroritako harri partikulak, edota lur azpiko ibaietan disolbaturikoak, maldan behera doaz grabitatearen eraginez. Honi garraioa deitzen zaio.
   Garraio lana bukatu ondoren, materialak pilatu egiten dira sedimentazioa sortuz.


 OHARRA: BIDEOA GAZTELANIAZ DAGO.

 Bideoak lurrak jasaten duen aldaketa azaltzen du. Kanpo eragileen ondorioz sortutako aldaketak dira hemen azaltzen direnak.